Gerediaga

Durangaldea: Foruen eta autogobernuaren sorlekua

Edukiera: 38
Hizkuntza: EUS/GAZT
irisgarritasuna: ez
JARDUERAREN DESKRIBAPENA

Ezagutu Durangaldearen historia eta nortasun politikoa bere lekurik adierazgarrienetan barrena. Hiru orduko bisita gidatu honetan Momoitio, Garai, Gerediaga eta Astola bisitatuko ditugu, lurraldearen eraldaketa sozial eta instituzionalaren aztarnak jarraituz.

Momoition gure lehenengo erakundeen lekukoa ezagutuko dugu, gaur arte heldu diren kofradiak. Garain, elizateen sorrera eta antolakuntza. Gerediagan, Durangoko Merinaldeko elizateen ordezkariak biltzen ziren Batzar Nagusietan, hamabi elizateek osatutako antolakuntza berezia. Eta Astolan, mendeetan zehar Durangoko merinaldeko gobernu egoitza izan zen, baita justizia administratu zuen auzitegiaren funtzionamendua ezagutuko dugu.

Foruak, autogobernua eta herri-antolakuntza uztartzen dituen ibilbide erakargarria, Durangaldearen iragana eta nortasuna ulertzeko.

  1. Autobusez egindako bisita gidatua, geldialdiekin: Momoitio, Garai, Gerediaga eta Astola
  2. Azalpen historikoak leku bakoitzean

Abadiñoko tren geltokiaren aurrean (Trañaetxoste kalea). Ireki Google Maps-en. Ibilbidearen hasiera eta amaiera toki berean.

Gerediaga

Erreserbak

DATA
Uztailak 19
ordutegia
10:30–13:30 /euskera
DATA
Uztailak 26
ordutegia
10:30–13:30 /gaztelaniaz
DATA
Irailak 20
ordutegia
10:30–13:30 /euskera
DATA
Irailak 27
ordutegia
10:30–13:30 /gaztelaniaz

Ikusi ibilbide gehiago

Enkarterrietako ibilbidea

Ikusi ibilbidea

Zin Bidea

Ikusi ibilbidea