LEGEZKO OHARRA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA

BIZKAIKOA EPEF (aurrerantzean BIZKAIKOAk), erakundeak, datuen babesaren arloan indarrean dagoen legeria betez (2016/679 EB Erregelamendua, Datuak Babestekoa, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa) eta, era berean, Informazioaren gizarte-zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren arloan dagoen arauketa kontuan hartuta (34/2002 Legea, uztailaren 11koa), www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunearen bidez egindako eragiketa guztiei aplikatzen zaizkien erabilera-baldintza orokor hauek jakinarazten dizkizu:.

Legezko datuak

BIZKAIKOA EPEF. Sozietatearen helbidea: Mª Díaz de Haro 11,1.a, 48013 Bilbo. IFK: Q4800720G. Bilboko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago. Tel: 944066083. Posta elektronikoa: bizkaikoa.hedapena@bizkaia.eus

Jabetza intelektuala

Webgunearen jabetza intelektualaren eskubideak eta edukiak BIZKAIKOArenak titulartasunekoak dira.

Erabat dago debekatuta orrialde honetan edozein aldaketa egitea. BIZKAIKOAk ez du bere gain hartzen baimendu gabeko manipulazio edo alterazioetatik erator daitekeen erantzukizunik. BIZKAIKOAk ez du jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideen gaineko inolako lizentzia edo baimenik ematen edo webgunearekin, zerbitzuekin edo edukiekin lotutako beste edozein jabetza edo eskubideren gainekorik.

Debekatuta dago webgune honetako edukiak osorik edo zati batean erreproduzitzea jatorria aipatu gabe edo horretarako berariazko baimenik eskatu gabe. Web honetan dagoen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta BIZKAIKOAren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideetan eragindako kalteek dagozkion ekintzak gauzatzea ekarriko dute, eta, hala badagokio, baita eskubide horiek erabiltzearen ondoriozko erantzukizunak ere.

Erabilera-baldintzak

Webgune hau BIZKAIKOAk sortu du, informazioa emateko eta bere erabilera pertsonalerako eta doakorako.

a) Erabilera zilegia

  • Web orri honen eta bere zerbitzuen erabiltzaileak trafikoaren legeekin eta erabilerekin bat datorren erabilera egin beharko du, eta ez ditu webgunea eta bere zerbitzuak legez kontrako helburu edo efektuekin erabiliko, ezta hirugarrenen eskubide eta interesei kalte egiten dietenekin ere, edo, edozein modutan, webgunea eta zerbitzuak kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo hondatu ditzaketenekin, edo erabiltzaileek webgunea eta zerbitzuak normaltasunez erabiltzea edo gozatzea eragotziko dutenekin. Betebehar hori betetzen ez dutenek betebehar hori ez betetzearen ondorioz sor daitezkeen kalte-galeren erantzukizuna izango dute BIZKAIKOAren eta hirugarrenen aurrean.

b) Akatsen bermea

  • BIZKAIKOAk ez du bermatzen webgunerako sarbidean, ez eta haren edukian ere, akatsik ez dagoela; argitalpen ofizialak aipatzen edo erreproduzitzen badira, erreprodukzio horiek informatzeko baino ez dira izango, eta, ondorio guztietarako, baliozkotzat dagokion aldizkari ofizialean edo iturri ofizialean argitaratuta dagoena jo beharko da.

c) Zerbitzuaren erabilgarritasuna

  • BIZKAIKOAk beretzat gordetzen du, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, bere webgunean dagoen informazioa edo haren konfigurazioa edo aurkezpena aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
  • BIZKAIKOAk ez du webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraitutasuna bermatzen. Zentzuz posible denean aldez aurretik ohartaraziko da webgunearen eta zerbitzuen funtzionamendua etengo dela.
  • BIZKAIKOAk ez du inolako erantzukizunik izango webgunearen eta zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasunik edo jarraitutasunik ezagatik, erabiltzaileek webguneari eta zerbitzuei egotzi ahal izan dieten erabilgarritasunaren iruzurragatik, webgunearen eta zerbitzuen hutseginkortasunagatik, eta, bereziki, baina ez modu esklusiboan, web-orrietara sartzean edo zerbitzuak ematean izandako akatsengatik.

Jasotako informazioa erabiltzearen erantzukizuna

Erabiltzaileak badaki eta bere borondatez onartzen du webgunearen, zerbitzuen eta edukien erabilera, betiere, bere erantzukizun bakar eta esklusiboaren pean egiten dela. Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioa erabiltzea webgunean sartzen denaren erantzukizun esklusibokoak dira. BIZKAIKOAk ez du inolako erantzukizunik izango informazio hori eskuratzeak edo erabiltzeak sor ditzakeen ondorio, kalte edo gaitzen gainean, ezta edozein iritzi edo erabaki pertsonal edo enpresariali laguntzeko egiten den horien aplikaziotik ere. BIZKAIKOAk ez du bere gain hartzen webean aipatzen diren hirugarrenen esteken konexiotik edo edukietatik eratorritako inolako erantzukizunik.


Datu Pertsonalen Babesa

Bizkaiko Foru Aldundiaren uztailaren 4ko 81/2023 FORU DEKRETUAN xedatutako segurtasun-politika betetzen du BIZKAIKOAk. Haren bidez, Bizkaiko foru-sektore publikoaren informazioaren segurtasunari eta datu pertsonalen babesari buruzko politika onartu da.

BIZKAIKOAk erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna errespetatzen ditu, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den legerian ezarritakoarekin bat eta, zehatzago esanda, Datu Pertsonalak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrean (aurrerantzean, DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera (aurrerantzean, DBLO) eta, horretarako, teknologiaren egoera, datuen izaera eta izan ditzaketen arriskuak kontuan hartuta, emandako datu pertsonalak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea saihesteko beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu ditu.

BIZKAIKOAk eskainitako zerbitzuren bat eskuratzeko edo bere jarduera garatzeko datu pertsonalak eman behar diren kasuetan, datu horien tratamendua DBEOren 6.1 artikuluak ezartzen duen legezkotasuna oinarri hartuta burutuko da.

Tratamendu horien xehetasunak gardentasun-atalean kontsulta ditzakezu: Datu pertsonalak tratatzeko jardueren erregistroa.
Datu pertsonalak zuk gure erakundearekin duzun harremana betetzeko baino ez dira erabiliko, eta hirugarren pertsonei lagako zaizkie bakarrik helburu hori betetzeko (hornitzaileek BIZKAIKOAren jarduera nagusiari ematen dizkioten zerbitzu osagarriak barne, hala nola aholkularitza eta zerbitzu informatikoak, web-ostatua, etab.), eta interesduna BIZKAIKOArekin lotzen duen harremanari lotutako legezko betebeharrak betetzeko.

Datuak bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira. Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Administrazio Elektronikoaren eremuan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin. Era berean, BIZKAIKOAk uztailaren 4ko 81/2023 FORU DEKRETUA, Bizkaiko Foru Aldundiarena, Bizkaiko foru sektore publikoaren datu pertsonalen babeserako eta informazioaren segurtasunerako politika onartzen duena, betetzen du.

BIZKAIKOAren pribatutasun-politikak beti bermatzen dio interesdunari bere eskubideak baliatzeko aukera:

  • Zure datu pertsonalekiko irispidea izateko eskubidea, zein ari diren tratatzen eta zer tratamendu-eragiketa egiten den haiekin jakiteko.
  • Datu pertsonal zehaztugabeak edo okerrak zuzentzeko eskubidea.
  • Ahal denean, zure datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea.
  • Datuen tratamenduaren zehaztasuna, legezkotasuna edo beharra zalantzazkoa denean, zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea. Kasu horretan erreklamazioak erabili edo defendatzeko gorde ahal izango ditugu datuak.
  • Zure datu pertsonalen tratamenduari aurka egiteko eskubidea, datu horiek tratatzeko dugun legezko oinarria interes legitimoa denean. BIZKAIKOAk bere datuak tratatzeari utziko dio, baldin eta interes legitimo larria ez badu edo erreklamazioak egiteko, gauzatzeko edo defendatzeko ez bada.
  • Zure datuen eramangarritasunerako eskubidea, datuen tratamendurako gaitzen gaituen legezko oinarria kontratu-harremana edo adostasuna izatea denean.
  • BIZKAIKOAri emandako baimena baliogabetzeko eskubidea.

Eskubide horiek honela egikaritu ahal izango dituzu:

  • Posta arruntez, mezu bat BIZKAIKOA, Mª Díaz de Haro kalea 11, 1.a, 48013 Bilbo helbidera igorrita.
  • Foru Sektore Publikoko Datuak Babesteko ordezkariaren aurrean (Bizkaiko Foru Aldundiko Lege Aholkularitza, Informazio Segurtasuna eta Datu Babesa Bideratzeko Ataleko Burutza: Kale Nagusia 2, 6.a, 48001 Bilbo).

Eta zure datuen tratamenduarekin ados ez bazaude, erreklamazioa aurkez dezakezu kontrol-agintaritzetan (Datuak Babesteko Euskal Agintaritza www.avpd.eus, eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa www.aepd.es).

Zure datuen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa adostasuna denean, emandako baimena edozein unetan kendu ahal izango duzu horretarako BIZKAIKOArekin harremanetan jarrita.


Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Web orri honen erabilera Espainiako eta Europar Batasuneko legeak arautzen du. Baldintza hauek interpretatzean sor daitekeen edozein eztabaida erabiltzaileak bere bizilekua finkatuta duen tokiko auzitegietan ebatziko da.

Cookie politika

Web-orri honek, https://bizkaikoa.bizkaia.eus (aurrerantzean, “Webgunea”), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.

Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.

Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?

Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.

Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.

Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera

Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:

  • Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
  • Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu. Webgune honetan Google Analytics-en cookieak erabiltzen dira: Googlek garatutako Interneteko analisi zerbitzua da, webguneko nabigazioak neurtzea eta aztertzea ahalbidetzen dituena.

Cookie motak, xedearen arabera

  • Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
  • Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
  • Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.

Cookien iraupena

  • Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
  • Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.

Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?

pc_analitica_bizkaikoa
Objetivo: Recoger las preferencias de aceptación/rechazo sobre el bloque de las cookies de análisis
Duración: 1 año
Propietario: Diputación Foral de Bizkaia

pc_tecnica_bizkaikoa
Objetivo: Recoger las preferencias de aceptación sobre el bloque de las cookies de técnicas
Duración: 1 año
Propietario: Diputación Foral de Bizkaia

ASPSESSIONID
Objetivo: Identificar la sesión
Duración: Sesión
Propietario: Diputación Foral de Bizkaia

_ga
Objetivo: Distinguir a las personas usuarias
Duración: 2 años
Propietario: Google Analytics

_gat
Objetivo: Limitar el porcentaje de solicitudes
Duración: 1 minuto
Propietario: Google Analytics

_gid
Objetivo: Distinguir a las personas usuarias
Duración: 1 día
Propietario: Google Analytics

Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?

Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.

Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.

Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.

Aldaketak Cookien Politikan

Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.