Zin Ibilbidea Bizkaiko jaun-andreek edo haien ordezkariek Bilbo eta Bermeo artean egiten zuten ibilbide historikoa da, nahitaezko geldialdiekin Goikolexean eta Gernikan.
Ekintza solemne eta funtsezkoa zen, garrantzi historiko handikoa; bertan, izendatu berriak ziren Bizkaiko jaunek foruen mantentzea edo berrespena zin egiten zuten, eta horrela sendotzen zen jaunaren eta bizkaitarren arteko harremana.
Ibilbide honek Bizkaiko Lurralde Historikoaren nortasun politikoa ezagutzeko aukera ematen du, ondarea, historia eta paisaia uztartzen dituen esperientziaren bidez.
Ibilbideak honako lekuak hartzen ditu barne: Bilboko Zamudioko Ate Zaharra, Larrabetzuko Goikolexeako San Emeterio eta San Zeledonio zin-eliza, Gernika-Lumoko Batzar Etxea eta Euskal Herria Museoa, eta, azkenik, Bermeoko Santa Eufemia zin-eliza. Jarduera Bilbora autobusez itzuliz amaitzen da.

























