Avellaneda

1526tik 1700era. Bizkaiko Foru Berria eta haren eragina Enkarterrietan

Edukiera: 55
Hizkuntza: Gaztelania / Euskara
irisgarritasuna: bai
ELKARGUNEA: Enkarterrietako Museoa (Sopuerta)
JARDUERAREN DESKRIBAPENA

Jarduera Museoko aretoan egingo den hitzaldi batekin hasiko da: “1576an Enkarterriek Bizkaiko Foru Berria onartzearen ondorioak. Lege-berdinketa eta lurralde-integrazioaren lehen prozesuak”. Ondoren, Abellanedako Batzar Etxea bisitatuko da, gaur egungo Enkarterrietako Museoa, bertako Batzarren historia eta Bizkaiko Foru Berriaren onarpena ardatz hartuta.

Gero Gordexolara joango gara, XVII. mendean Gernikako Batzarretan integratu zen lehen kontzeju enkartatua. Prozesua ulertzeko, Zubieteko galtzada zeharkatuko dugu, herritarren etxebizitzen —baserriak— eta eliteen eraikinen —Zubiete, Oxirando eta Molinarreko dorreak eta jauregiak— adibideak ikusiz. Amaitzeko, San Juan elizan bukatuko dugu; bertan hartzen ziren haran osoari zegozkion erabakiak, eta barrutik bisitatuko dugu.

  1. Hitzaldia Enkarterrietako Museoan
  2. Oinezko bisita Museoan, Abellanedako Batzar Etxean
  3. Autobusez lekualdaketa Gordexolara
  4. Oinezko ibilbidea Zubietetik Molinarreko San Joan elizara (2,5 km), honako lekuetatik igaroz: Zubiete, Villanueva, Larragorria, Oribai, Oxirando eta Molinar

Ikusi ibilbide gehiago

DATA
Uztailaren 22 eta 23a (asteazkena eta osteguna)
ordutegia
10:00–14:30
DATA
Irailaren 23 eta 24a (asteazkena eta osteguna)
ordutegia
10:00–14:30

Ikusi ibilbide gehiago

Gerediaga

Ikusi ibilbidea

Zin Bidea

Ikusi ibilbidea