Abellaneda

Jarduera Museoko aretoan egingo den hitzaldi batekin hasiko da: “1576an Enkarterriek Bizkaiko Foru Berria onartzearen ondorioak. Lege-berdinketa eta lurralde-integrazioaren lehen prozesuak”. Ondoren, Abellanedako Batzar Etxea bisitatuko da, gaur egungo Enkarterrietako Museoa, bertako Batzarren historia eta Bizkaiko Foru Berriaren onarpena ardatz hartuta. Gero Gordexolara joango gara, XVII. mendean Gernikako Batzarretan integratu zen lehen kontzeju enkartatua. Prozesua […]

Gerediaga

Ezagutu Durangaldearen historia eta nortasun politikoa bere lekurik adierazgarrienetan barrena. Hiru orduko bisita gidatu honetan Momoitio, Garai, Gerediaga eta Astola bisitatuko ditugu, lurraldearen eraldaketa sozial eta instituzionalaren aztarnak jarraituz. Momoition gure lehenengo erakundeen lekukoa ezagutuko dugu, gaur arte heldu diren kofradiak. Garain, elizateen sorrera eta antolakuntza. Gerediagan, Durangoko Merinaldeko elizateen ordezkariak biltzen ziren Batzar Nagusietan, […]

Gernika

Zin Ibilbidea Bizkaiko jaun-andreek edo haien ordezkariek Bilbo eta Bermeo artean egiten zuten ibilbide historikoa da, nahitaezko geldialdiekin Goikolexean eta Gernikan. Ekintza solemne eta funtsezkoa zen, garrantzi historiko handikoa; bertan, izendatu berriak ziren Bizkaiko jaunek foruen mantentzea edo berrespena zin egiten zuten, eta horrela sendotzen zen jaunaren eta bizkaitarren arteko harremana. Ibilbide honek Bizkaiko Lurralde […]